Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Medikuak gaixotzen dira? Umoregileak beti alai daude? Filosofoak uneoro pentsatzen ari dira?

ALOÑA BERAZA | EITb Media

Lanbideekiko ditugun aurreiritziak deseraiki ditugu saioan, ogibide bakoitzari buruz jarduten eta profesionalei hitza emanez. Medikua, museoetako langilea, filosofiako irakaslea, umoregilea eta patinatzaile artistikoa gonbidatu ditugu Baipasara.

  • Lanbideekiko ditugun aurreiritziak deseraiki ditugu saioan

    Lanbideekiko ditugun aurreiritziak deseraiki ditugu saioan

    35:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor Aurrekoetxea EHUn filosofia irakaslea da, eta aurreiritzi ugari apurtu ditu gaurkoan: pentsatzea zer den zehaztu du lehenengo, argitu du filosofo izateak ez duela esan nahi aldez aurretik jakingo dutenik nola egin aurre egoera bakoitzari.

Ion Martinez umoregile eta aktoreak azaldu digu taula gainean dagoen profesionala eta pertsona bera bereizi behar direla, umoregileak ez daudela beti umore onez, edota txisteak kontatzeko gogoz.

Mikel Zabaleta Balea zentroko rehabilitazio medikuari galdetu diogu ea medikuak ere joaten ote diren mediku-kontsultetara. Mediku bakoitzak espezializazio bat duela kontatu digu, hortaz, mediku guztiek ez dituztela era guztietako eritasunak sendatzeko ezagutzak.

Olaia Cerverak, Bilboko Arte Ederretako museoko langileak, lanbidearen atzeko aldeaz hitz egin du. Egongeletan egoteaz gain, bisitariei gomendioak egin eta zalantzak argitzen dituztela kontatu du.

Euken Alberdi patinatzaile artistikoak azaldu du itxuraz emakumeen mundua dirudien kirolean gizonezkoek gero eta toki gehiago dutela, eta ari direla urrats hori ematen, batez ere nazioarteko goi mailako txapelketetan. Esperientzia propiaz ere aritu da, izan ere, hilabete gutxi barru batzuk barru junior kategoriako patinaje artistikoko munduko txapelketan parte hartuko du, Espainia ordezkatuz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz