Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Emaitzarik onena lortzeko hamaika proba, bakoitza banaka eta bere denboran

ALOÑA BERAZA | EITb Media

Goi mailako ikasketak egiteko sarbide probak abiapuntu, Dantzertira sartzeko gainditu beharreko probak ezagutu ditugu. Liburuaren proba zer den eta inprenta batean nolako egiaztapenak egiten diren kontatu digute, eta Banaka Ceramics-eko arduradunak aitortu du dena ez dela lehenengo ateratzen.

  • Banaka Ceramics-eko piezen irudia

    Banaka Ceramics-eko piezen irudia

    35:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako ospitaletako korridoreetan ikusitako aitzakiatik sortutako haria da. Izan ere, pasillo bateko goialdeak honela dio: "Probetan Oinarritutako Medikuntzaren planta". Gure zalantza "Baipasa"ko lantaldeko bilera-gelan plazaratu genuen: "Medikuntza guztia ez al dago ba probetan oinarrituta?".

Hortik tiraka, sarbide-probak izan ditugu hizpide, 25 urtetik gorako ikasleek unibertsitateko ikasketak egin ahal izateko gainditu behar izaten den probari buruz, zehazki. Jon Torres EHUko sarbiderako zuzendariarekin hitz egin dugu nahiko ezezaguna den probaren gainean, eta unibertsitatera sartzeko dauden aukera anitzen azalpenak eman dizkigu.

Behin goi mailako ikasketetara sartzeko sarbide probaz hitz egiten hasita, giro bereko baina nahiko desberdinak diren probak aipatu ditugu; Bilbon dagoen Euskadiko arte dramatikoko eta dantza goi mailako Dantzerti eskolako sarbide probak, alegia. Noemi Santisteban Dantzertiko zuzendariak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Liburuaren proba ere aski ezaguna da toki askotan, baina Asier Miner Leitzaran Grafikako arduradunak aitortu du honezkero galbidean dagoen terminoa dela. Hala ere, egile batek eramaten duen proiektuarekin proba ugari egiten dituzte inprentan, liburu-dendan inprimatuta ikusi arte. Horretarako obset teknika edota inpresio digitalaren teknika baliatzen dutela kontatu du.

Probetan murgilduta dagoen beste protagonista bat ere izan dugu saioan. Kattalin Ageda du izena, hondarribiarra, eta urte luzez familiako negozioan lanean egon ondoren, atsedena hartu eta Irunen zeramika ikastaro batean eman zuenean izena topatu zuen bere pasioa. Lehenengo hartueman eskola horretan izan zuen, aitzakiarekin labea eta tornua erosi eta etxean tailerra sortu du BANAKA CERAMICS proiektuari ekiteko. Eskaerak jasotzen ditu, eta online denda ere badu. Kattalin Ageda bera da Banaka Ceramics proiektuaren burua.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia