Baipasa
Gure Haria
Bazen behin hiri batean...
iTZIAR aLDUNTZIN | eitB mEDIa
Bremen eta Salem hiriek eta Altzo herriak badute gauza bat antzeko egiten dituena: Denek dituztela beraien pertsonaiak.
-
Bremengo Musikariak
39:12 min
Gaur Baipasako haria pertsonaiengatik ezagun egin diren hiri eta herriez egin dugu. Hau dena etorri da Iruñarengatik, eta ez gara Nafarroako hiriburuaz ari, baizik eta izen hori duen gure aurreneko protagonistarengatik. Iruña du izena, Iriarte abizena, Reikiavik argitaletxean egin du lan, Madrilen dagoen argitaletxea da, eta Bartzelonan egingo dute Uxue Alberdiren Kontrako Eztarritik liburuaren gaztelerazko itzulpenaren aurkezpena. Iruñea-Reikiavik-Madril-Bartzelona bidaia egin dugu, dena pertsona bakar baten baitan.
Ondoren Bremenenera joan gara, hiriari izena eta ospea eman dioten Bremengo Musikariez hitz egitera bertan bizi den Esti Elorza sestaotararekin.
Gero Salemgo sorginen historian sartu gara eta historiaren irakurketa berri bat eman dioten Eskoriatzako Ausartak antzerki taldeko Amaia Arrizabalagarekin aritu gara.
Altzon amaitu dugu Handiaz hizketan, pertsonaia honek eman baitio herriari fama. Izaro Olanok azaldu digu zer nolako sukarra sortu zuen herrian Handia filmak.