Baipasa
Gure haria
Gauzak azkar eta ondo, nola egin?
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Unai Zapiain moda marketing adituak, Gilbert Kosi modeloak, Olatz Balda lankideak eta Gorka Orive Farmakologia irakasle eta zientzia dibulgatzaileak azkartasuna izan dute bidelagun euren zereginetan, askotan halabeharrez
-
Azkar eta ondo
44:47 min
Rosalía kantariaren 'Chicken Teriyaki' azkeneko kantaren bideokliperako arropak diseinaitzeko enkargua jaso zuten azkeneko momentuan Bartzelonako Onrushw23fh moda etxeko lagunek eta nola ezetz esan hain enkargu garrantzitsuari! Lan hau nola egiten duten kontatu digu Unai Zapiainek, Onrushw23fh etxean lan egiten duenez, komunikazioan. Bestalde, Gilbert Kosi modeloak bere jardunaren gorabeherak eta abenturak kontatu dizkigu eta Olatz Balda lankideak gida baimena astebetean praktikak egin ostean nola atera duen azaldu digu. Gorka Orive irakaslearekin covid-19aren txertoaren agerpen azkarraren garrantziaz solastu gara. Sakatu play eta entzun osorik kontatu diguten guztia!