Baipasa
Gure Haria
Desertuari zukua ateratzen
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Maddalen Agirre diseinatzailearen 'Sonora' kolekzio berria, Ane Baranguan drift gidariaren Dakar rallyko ametsak, Ediren bidaia agentziako Edurne Sanchez Lanasaloten proposamenak eta Barakaldoko Desertu Berriko Marieta Fernandezekin solasaldia
-
Desertua
38:46 min
Aurreko batean, Ines Azpiazuren Whatever tartean, basamortuari buruz hitz egin genuen. Desertuari buruz. Desertua eremu lehorra eta antzua dela esango du batek baino gehiagok. Hala ere, Inesek nabarmendu zigun moduan, fikzio ugari sortu da desertuari buruz. Desertuak inspiratu egiten gaitu. Baita "Baipasa"ko kideak ere. Horregatik gaur desertuari ahalik eta zuku gehien ateratzen saiatu gara. Sakatu play eta entzun osorik gure gonbidatuek kontatu diguten guztia!