Baipasa
GURE HIZTEGIA
Jiu Jitsuaren munduan hiru esamolde erabilgarri ezagutu ditugu: De la Riva, Berimbolo eta Arco flecha
ALOÑA BERAZA | EITB Media
Eneko Diez Madrilgo Chekmat Jiu Jitsu taldeko kidea da, eta hiru esamoldeen esanahia azaldu digu. Japoniar jatorriko kirola bada ere, egun erabiltzen diren hitz gehienak portugesezkoak direla azaldu du, Jiu Jitsuak brasildar adiera hartu baitu honezkero. Jiu Jitsuak "kirol leuna" esan nahi du.
-
Jiu Jitsua japoniar jatorriko kirola da
5:53 min
Jiu jitsuan aritzen da egunero Eneko Diez Madrilgo Chekmat Jiu Jitsu taldean.
De la Riva esamoldea aukeratu du hasteko, Ricardo De la Riva jiujitero brasildarrari omenaldia egiteko esamoldea, nahiz eta teknika antzinagokoa den. Hiru posizio edo teknika jarraian ondo egitean hainbat puntu ematen ditu esaldi honek. Kirolaria kontrol egoeran dagoenean erabiltzen den esamoldea da, batez ere borroka amaitzea lortu bada.
Berimbolo hitza "raspado" teknika dela azaldu du Diezek, De la Riva guardiako posiziotik etortzean egiten dena. Norberak bere sorbaldekin biratu behar du trantsizioaren ostean bestearen bizkarrean amaitzeko. Berimbolo esaten zaio behean dagoen lagunak gainean duena lurrera botatzen duenean eta goiko posizioa hartzen duenean.
Azkenik, Arco flechak zer esan nahi duen aitortu du: aurkariaren gorputza kontrolatzeko posizio ia absolutua da.