Baipasa
ZIENTZIA
Hizkuntzen azentuak bereizten eta ulertzen ikasten du gure burmuinak 10 esalditan
Esti Blanco Elorrieta neurozientzia eta psikolinguistika ikerlariarekin aritu gara gure burmuinean hizkuntzak eta azentuak kudeatzeko prozesuaz. Hitzak bereizten dakien bezala, azentuetara egokitzeko ahalmena ere badugulako!
-
Babelgo dorrea, Pieter Bruegel the Elder (1563). Irudia: Wikipedia.
10:32 min
Ahozko hizkuntzarekin bidez komunikatzen garenean gure burmuinean gertatzen den prozesuaz aritu zaigu Esti Blanco Elorrieta. Izan ere, ahotik ateratzen ditugun soinu-uhinak bereizten ditu gure burmuinak eta badaki, hizkuntza ezagutzen dugunean, hitzak identifikatzen eta banatzen. Gainera, gai gara gurea ez den azentu batekin ari dena ulertzeko, edo aldaera horretara 10 esalditan egokitzeko.
Gehiago jakin nahi? Entzun Esti Blanco Elorrietaren ikerketa: 42 lagunen burmuina-aktibitatea aztertu dute hainbat azentu entzuten zituzten bitartean.