Itxi

Baipasa

GURE HARIA

Denboraldiko azken saioa Moyua plazatik egitea lortuko dugu?

ALOÑA BERAZA

Uztailaren 1eko saioa Bilboko Moyua plazatik zuzenean egitea lortu nahi dugu. Euskadi Irratiko Baipasa saioa Bilboko erdigunean egon dadin, zein prozedura jarraitu behar diren jakin dugu. Arriagakoekin izan gara, Bilboatsekoei egin diegu kontsulta eta Ardibeltzeko pintxoak eskatu ditugu baita ere.

  • Lortuko ote dugu Bilboko Moyua plazatik egitea denboraldiko azken Baipasa saioa?

    Lortuko ote dugu Bilboko Moyua plazatik egitea denboraldiko azken Baipasa saioa?

    40:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Denboraldia bukatu aurretik bigarren saio bat kaletik egitea da Baipasako lantaldearen aurtengo helburu nagusia. Udako denboraldia hasi aurretik egitea litzateke egokiena, uztailaren 1eko saioa, esaterako. 

Martxoaren 8an Donostian izan ginen, udaletxearen atzealdean, eta oraingoan Bizkaira joatea darabilkigu buruan. Aukera nagusitzat Bilboko Moyua plaza dugu: Moyua plazako biribilgunetik zuzenean egitea saioa. Horretarako, gomendio eske jo dugu Gorka Alzola EiTBko produkzio-laguntzailearengana; behar ditugun baimenak zeintzuk diren azaldu digu, zenbateko aurreikuspenarekin lotu beharko genituzkeen dokumentazioak, zer den aurkeztu beharreko materiala eta abar.

Hala ere, Moyua plaza akustikoki irratsaio bat egiteko ea egokia den galdetu diogu Xabi Gallastegiri, Euskadi Irratiko soinu-teknikariari. Irratia kaletik egiteak zein erronka edo zailtasun dakartzan azaldu du.

Irratiaren bereizgarria da aldi berean hamaika tokitan egoteko aukera ematen duela, beraz, egun horretako kanpo-konexioak egiteko leku bila hasi gara baita ere. Arriaga antzokiko taula-gainean artistaren bat elkarrizketatzea gustatuko litzaiguke, eta horretarako baimen eske jo dugu Jon Rozadillarengana, Arriagako prentsa arduradunarengana.

Bestalde, Bilboko ibaiak hirian duen garrantziaz jabetuta, ibaian gora eta behera egiten dugun bitartean bigarren konexio bat egitea aurreikusi dugu. Bilboats enpresak halako bidaiak antolatzen ditu, eta aritu gara beraiekin ere hizketan nola egin genezakeen pentsatzeko. Alicia Alvarezekin, Bilboats enpresako bulegoko arduradunarekin egin dugu hitzordua.

Kontzertu akustikoren bat egitea pentsatu dugu, izan ere, ikasturte amaierako festa moduko bat egitea da asmoa. Jai-girorako, janaria ere ezinbestekoa da. Ardibeltz tabernak Bilboko alde zaharrean du lokala, eta catering zerbitzurik inoiz eskaini ez badute ere, prest azaldu da Aitor Villanueva Ardibeltz tabernako langilea pintxo dastaketa bat gerturatzeko uztailaren 1ean Baipasako mahaira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia