Itxi

Baipasa

Itzuli da

2000 efektua bogan da

Lierni Ibargutxi | EiTb Media

Duela 20 urteko arropa eta osagarriek, garai hartako sakelakoek edo jostailuek ere gazteenen jakinmina piztu dute eta modako joera dira.

  • 2000 efektua

    2000 efektua

    34:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Egun bizi dugun krisi eta garai ezegonkorren ondoan, askok pentsatzen du 2000.urtean askoz ere axolagabeago bizi ginela. Eta ez dakigu horregatik den, ala nostalgiak saltzen duelako, baina orduko joerak bueltan dira. "2000 efektuaren" menpe ome gaude. Smartphone ez diren sakelakoen salmentak gora egin du mundu osoan, eta guk Irati Barrena Bolinaga Euskadi Irratiko lankide gaztearekin hitz egin dugu bere "patatafonoaz". Tamagotchiak ere bueltan dira Jostamendi jostailu-dendan, Idoia Gallardo bertako arduradunak azaldu digun moduan. Eta Canesú arropa dendako Ane Oliveirak ohartarazi digu gerri baxuko prakak jantzi beharko ditugula berriro. Jose Maria Rivadeneyra EHUko Informatika Fakultateko irakasleak, berriz, garai hartan, 1999. urtea amaitzear zenean, "2000 efektua" zeri deitu zitzaion eta nolako mehatxua izan zen azaldu digu. Sakatu play eta entzun osorik kontatu diguten guztia!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Irratia euskaraz