Itxi

Baipasa

ELKARRIZKETA

Antartika Kultur Container egitasmoak aurkeztu ditu 2021-2022an martxan jarritako proiektuak

ALOÑA BERAZA | EiTb Media

Ainhoa Artxako Antartika Kultur Container proiektuko eta Txaritopean elkarteko kideak aurtengo bi proiektuen berri eman digu; Laida Aldaz artistak kakorratzarekin egindako sorkuntzak eta Marta Elia artistak Sei elkartearekin batera egindako artelana covid-19ak egunerokoan nola eragin duen azalduz.

  • Antartika Kultur Container proiektuak 2021-2022 ikasturteko bi proiektu aurkeztu ditu

    Antartika Kultur Container proiektuak 2021-2022 ikasturteko bi proiektu aurkeztu ditu

    12:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela lau urte sortu zuten Artxanko-Mantxo anai arrebek Txaritopean elkartea, amaren omenez. Horren eskutik iritsi zen Antartika Kultur Container proiektu kulturalaren sorkuntza, eta horren berri ematera hurbildu da "Baipasa"ra Ainhoa Artxanko kidea.

Duela bi aste aurkeztu dituzte 2021-2022 ikasturtean martxan jarri dituzten bi proiektuak. Lehenengoa, Laida Aldaz artistak kakorratzarekin egindako sorkuntzak dira. Bigarren proiektua, aldiz, Marta Elia artistak eta Sei elkarteak elkarlanean sortu dute; covid-19ak eguneroko bizitzan nolako eragina izan duen aztertzeko ikerketa baten ondorioa da. Kalean elkarren arteko topaketak sortzeko asmoarekin egin dute besaulkia.