Itxi

Baipasa

Tailerra

Andoni Arzallusek ARENZAren tailerra erakutsi digu, musika tresna tradizionalen fabrikazio proiektua

Itziar Alduntzin | EITb Media

Andoni Arzallusek, Manex Zabaletak eta Janitz Enparantzak ARENZA proiektua sortu dute musika tresna tradizionalak egiteko. Artisau lana galbidean dagoenez, musika tresnak egiteko ohiturari eutsi nahi diote. Denbora librean aritzen dira musika tresnak egiten.

  • Andoni Arzallus ARENZA proiektuko kidea, sortu dituen musika tresna batzuk eskuan dituela.

    Andoni Arzallus ARENZA proiektuko kidea, sortu dituen musika tresna batzuk eskuan dituela.

    13:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Andoni Arzallus usurbildarrak duela urtebete hasi zituen bere etxeko beheko solairua egokitzeko lanak. Manex Zabaleta eta Janitz Enparantzarekin batera ARENZA proiektua sortu dute, egunerokotasunean erabiltzen dituzten musika tresna tradizionalen sorkuntzarako.

Urtebete daramate proiektuarekin, eta momentuz kontsumo propiorako sortzen dituzte musika tresnak. Zuberoako xirula bat eta High D whistle irlandarra sortu ditu oraingoz Arzallusek. Afizioz egiten duela kontatu digu, eskolaz kanpoko ekintza gisara, baina aitortu du etorkizun batean gustatuko litzaiokeela bere eskuekin egindako tresnak kalean ikustea. Tornu txiki batekin hasi zuten abentura, baina tresnak eta piezak egiten joan ahala jabetu ziren erreminta horrekin ez zela nahikoa. Orain, Arzallusek etxeko beheko solairuan bere tailer propioa muntatu du eta tornu industrial bat txertatu du bere makinarian. Bi tornurekin aritzen da lanean, beste tresna batzuekin batera.

Musika tresna bat egiten hasteko zein urrats jarraitu behar diren azaldu digu; ideia pentsatu, planoak egin, materiala lortu, egurrezko makilei zilindro itxura eman, barrualdeko zuloak egin eta azken ukituak nola ematen dizkien kontatu digu.