Itxi

Baipasa

Gure Hiztegia

Elkartasunaz Ainhoa Murua boluntariorekin

Lierni Ibargutxi | Eitb Media

Polonian hilabete pasa du oñatiar gazteak ukrainiar herritarrei laguntzen.

  • Gure Hiztegia

    Gure Hiztegia

    11:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astelehenero, guretzat nahiko edo guztiz ezezaguna den hitz bati buruz aritzen gara. Beste hizkuntza bateko hitzak ezagutzeko tartea hartzen dugu. Hitz horiek ez dutelako euskaraz itzulpen zuzenik, baina adierazten duten kontzeptuak beste hizkuntza horiek sortu diren herrialde eta kulturei buruz apur bat gehiago jakiteko bidea ematen digutelako. Baina gaur elkartasuna polonieraz nola esaten den ikasi dugu. Eta hor ez dago ezkutuko esanahirik edo guretzat itzuli-ezina den kontzepturik: elkartasuna elkartasuna da. Edo solidaritatea. Eta inguruko hizkuntzetan bada hitz bat elkartasuna esateko.

Polonian "solidarnosc" esaten zaio elkartasunari. Baina hitz honen kasuan, kontzeptuei eta ideiei buruz hitz egitea baino, ekintzak ezagutzera ematea da onena. Eta horregatik, gaurko hitza polonieraz da, Polonian (baina ez bakarrik han) gertatu delako -hori bai, oñatiar ahoskerarekin-, gaur ezagutu dugun "solidarnosc" edo elkartasun istorioa: Ainhoa Murua boluntarioak kontatu digu, berak bizi izan duelako. Sakatu play eta entzun elkarrizketa osorik!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia