Baipasa
Gure haria
Zatiz zati osatutako argazkiak, arropak eta gehiago
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Han eta hemen proiektu interesgarriak aurkitu ditugu eta, nolabait, guztietan ardatza zatiak direla iruditu zaigu.
-
Ines Ormazabalen Trozos arkitektura surrealistako proiektua
33:34 min
Ines Ormazabalen Trozos arkitektura surrealistako proiektuan, esaterako, Bilboko eraikinen argazki zatiekin eraikin berriak aurki ditzakegu. We Are Mer arropa markako Oier Gilek esan digun moduan, beraiek luxuzko moda etxeen oihal soberakinen zatiekin pieza bakarrak sortzen dituzte. Eta Ternuan, berriz, Edu Uribesalgo Berrikuntza Zuzendariak azaldu digunez, bi tona maindire birziklatu dituzte kamisetak egiteko WearCycle proiektuaren baitan. Donostiako Tabalakerara ere egin dugu bisita eta bertan Situ-Akzioak proiektua ezagutu dugu, Emma Kunz artistaren obren zatietatik abiatuta, artean zentzumen guztiekin murgiltzeko proposamen dibertigarria. Sakatu play eta entzun osorik!