Baipasa
ELKARRIZKETA
Kaleko hormetan poesia idazten ari da Balu artista
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Duela 25 urte hasi zuen bere ibilbidea grafitiaren munduan, eta orain poesiagintzan murgilduta dago bete-betean. Bartzelonako hormetan euskarazko poesiak idatzi ditu, baita autobusetako markesinetan ere. Donostian izan da eta hiriburuko hormetan ere utzi du bere arrastoa.
-
Balu artista izan dugu bisitan Baipasan.
18:31 min
Balu artistarekin izan gara "Baipasa"n. Bartzelonako kaleetako hormetan poesia egiten du, euskarazko poesia idazten du horma hiriburuko txokoetan. Maitasunari loturiko testuak direla kontatu digu, eta euskaraz idazten dituela guztiak. Autobus geltokietan ere egin du geldialdia, markesinetako iragarkiak kendu eta poesiak euskaraz bertan jartzen dituela kontatu digu.
Street art mugimenduak azken urteetan izandako bilakaeraren gainean aritu da hizketan, grafismotik hasita poesiagintzara jauzi nola egin duen kontatuz. Atsedena hartu beharrean eta oporretarako aitzakiarekin itzuli da Euskal Herrira, eta Donostiara egindako bidaia baliatu nahi izan du bertako hormetan ere poesia idazten jarraitzeko. Euskaraz eta katalanez idatziko ditu Donostiako poesiak, bere bikotearen laguntzarekin.