Itxi

Baipasa

Espekulatzen

Giocondari tarta eta Larrabetzuko Santa Luziaren Martirioa Pradora

Aintzane Erkiziak bi albiste hauei buruz hitz egin digu

  • Giocondari tarta bota zioten unea.Larrabetzuko  Santa Luziaren Martirioa Pradora eramaten.

    Giocondari tarta bota zioten unea.Larrabetzuko Santa Luziaren Martirioa Pradora eramaten.

    17:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetan Louvren dagoen "Gioconda"ri tarta bat jaurti diote. Denen begiradak erakarri dituen albiste honek balio izan dio gure kolaboratzaileari Giocondak izan dituen beste eraso batzuei buruz hitz egiteko eta artean egon diren lapurreta eta eraso ezberdinak ahotan hartzeko.

Bestalde, Larrabetzuko elizako pintura bat erakusketa batean parte hartzeko Prado museora eraman dutela egun hauetako albiste ere izan da eta honetaz aritu zaigu Aintzane. Santa Luziaren martirioa irudikatzen duen artelana da, Luis Paret y Alcázar margolariak egindakoa.

Bi albiste hauen inguruko zehaztasun guztiak eman dizkigu Aintzane Erkiziak, Artearen Historalari eta arte erlijiosoan espezializatua den gure kolaboratzaileak.