Baipasa
Gure haria
Hor goitik…
Tere Beloki | EITb Media
Giza eskalatik gorako begirada izan dugu gaurko "Baipasa"n.
-
Teilatuak
32:37 min
Rotterdam.go Rooftop Days izan berritan, hango kale nagusi batean hainbat eraikinetako teilatuak pasabide baten bidez lotu dituzte eta teilatuz teilatu ibili gaitu Beatriz Imazek.
Aritz Irigoienek berriz, Gasteizko Alde Zaharrekoetan barrena. Iruñeko teilatuak marraztu zituen eran ari delako orain Gasteizkoak marrazten @Aritzmarrazki.
Gorago jo dugu Kevin UbarretxenaArekin. SQAdrones enpresako kidea ba bera. Dronak egin eta erabili egiten dituzte edonon. Gaur BAIPASAn.
Goiez goiko gure gaurko ibilaldian ezin zuen Abaurregainak huts egin, izan ere, altuen dagoen Euskal Herriko herria da Aezkoako hau. Patxi Encaje alkateak jarri gaitu Abaurregainatik begira.
Eta gure gaurko hariaren gailurrean ezagutu dugu Mbaye Gil. Senegalen jaio eta Algortan bizi da gaur egun. Tartean ezagutu du top manta eta duela egun batzuk eskuratu du Madrilen osasun munduko profesionalen artean banatzen diren ADMIRABLES izeneko top sarietako bat Basurtoko erizaina den aldetik. SUNU GAAL gobernuz kanpoko erakundearen sortzailea ere bada senegaldar algortartua.