Baipasa
Walk On The Basque Side
Brioneseko itunaren berri ekarri digu Vanessa Sanchezek
Errioxan egon arren, Euskal Herriarekin lotura estua du Briones herriak. Vanessa Sanchezek Kepa Cuetoren laguntzaz eman dizkigu xehetasun guztiak.
-
Brionesko argazki bat
12:51 min
Ekainaren 18an eta 19an Brionesen (Errioxa) Erdi Aroko jardunaldiak egingo dituzte, eta, bertan, Brionesen 1379an Nafarroako erresumaren eta Gaztelako koroaren artean sinatutako bake hitzarmena gogoratuko dute. Bi erresumak Ebro ibaiaren muga horretan borrokan aritu ondoren, Nafarroa galtzaileak, itunaren ondorioz, hainbat herri galdu zituen.
Vanessa Sanchezek "Baipasa"ko Walk On the Basque Side tartean Brionesera eraman gaitu Erdi Aroko jardunaldien berri emateko. Izan ere, Brioneseko itunaren sinatzaileek egun hori jaieguntzat eman zuten, eta beraz, azokarik egiterik ez zegoen. Horregatik, antolatzaileek erabaki dute erdi aroko erakustaldia bai egingo dutela, baina azoka bihurtu gabe. Beraz, festa ikusteko eta disfrutatzeko izango da. Kepa Cuetok eman ditu jardunaldiei buruzko xehetasun guztiak.