Itxi

Baipasa

Gure Haria

Olatu artean

Tere Beloki | EITB Media

Halaxe ibili gara Baipasan Jon Ruigomez, Jon Aspuru, Ethan Egiguren, Txaber Trojaola eta Garazi Sanchezekin.

  • Olatu artean

    Olatu artean

    40:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Audioak (1)

Bilboko Itsasmuseum-ean Surfing Euskadi izeneko erakusketa jarri dutela aitzakia hartuta, surfari eman nahi izan diogu begiradatxoa "Baipasa"ko Harian. Erakusketak 60ko hamarkadatik gaur arteko surfaren historiari egiten dio errepasoa. Jon Ruigomez, Itsasmuseumeko zuzendariak eta Jon Aspuru argazkilariak egin digute kontaketa.

Ondoren, Groseko Indarra surf eskolako arduradun Ethan Egigurenek Donostiako Zurriolako surf giroaz hitz egin digu, udako eskoletan izen ematea nola doan aipatzeaz gain.

Bakioko Uretan eskolako surf udalekuez ere aritu gara, Txaber Trojaolarekin. Gazteek, bodyboard-a baino, surfa gustukoago dutela esan digu.

Eta azkenik, Garazi Sanchezek aurtengo Challengerrean parte hartu aurretik hartu gaitu eta bere asmoez hitz egin digu. Gainera, esku artean duen dokuserieaz jardun du.