Baipasa
ZURE KLASIKO FABORITOA
Iratxe Fresneda: Blade Runner filmaren arte sorkuntza ez dakit gainditu den
Marijo Deogracias | EITB Media
Iratxe Fresneda zinegileak aukeratu du Blade Runner (Ridley Scott, 1982) bere klasiko faborito gisa.
-
Blade Runner filmaren kartela
10:34 min
"Bueltatzen naiz pelikula horretara, ez naiz aspertzen", esan digu Iratxe Fresnedak bere klasiko faboritoagatik galdetu diogunean. Are gehiago, "niri egitea gustatuko litzaidakeen pelikula da", aitortu digu, zinegile eta ikus-entzunezko irakasleak.
"Sarritan zientzia fikzioarekin gertatzen zaidana da batzuetan horrelako akatsak dituzten pelikulak sinesgarriagoak direla" azalu digu; baina, akats teknikoak izan ala ez, "Blade Runner filmaren arte sorkuntza ez dakit gainditu den", gehitu du Fresnedak.
Hainbeste maite du Scotten filma etxean filmaren hainbat bertsio dituela aitortu digula "grabatutakoa nahiz edizio bereziak".
Gaur egun Tetuan film dokumentala amaitzen ari da eta irailerako ikusgai egongo dela ere aurreratu digu.