Baipasa
Espekulatzen
Ane Abarrategi: "Mendia izango da hurrengo Benidorm?"
Lierni Ibargutxi | EITb Media
Parke nazionalei eta mendi inguruneari buruzko gogoeta, klima larrialdiak eragindako ondoezaren harira.
-
Pirinioak
14:31 min
Ane Abarrategik esan digu Pirinioetan pasa dituela oporrak eta hainbat galdera sortu zaizkio uda sasoian: "Inoiz baino tximeleta gutxiago eta turista gehiago zegoen", esan digu. Muturreko beroari ihes egin nahian hurbildu dira, haren ustez, turista asko, mendi aldera uda honetan, hondartzak alde batera utziz.
Eta hainbat galdera eragin dizkio bizipen horrek gure kolaboratzaileari: "Zer gertatuko da horrelako espazio babestuak geroz eta turismo gehiago jasotzen badute? Aldaketa klimatikoaren udako turismoak ordezkatuko du negukoa?" Galderak erantzuteko hainbat planteamendu, alternatiba eta bide diferente aztertu ditu.
Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!