Baipasa
Gure Hiztegia
Besa: albaniarren izaera adierazteko hitza
Liern Ibargutxi | EITb Media
Julio Piñel Garate zinpeko itzultzaile eta Balkanetako kulturan adituak eman dizkigu azalpenak.
-
Albaniako bandera
9:23 min
Aurtengo udan Albania opor-leku ospetsuenetako bat bilakatu da. "Grezia berria" esaten omen diote Mediterraneoko herrialde honi. Bidaiatu aurretik edo bidaiatu ezin denean, bertako hizkuntzaren bidez ere ezagutu daitezke, apur bat bada ere, herrialdeak. Eta hori egin dugu guk besa albanierazko hitzaren bitartez. Besa terminoak albaniarrek emandako hitzari dioten konpromisoa adierazten du. Bizi osorako konpromisoa da, baita belaunaldiz belaunaldi jasotzen den erantzukizuna. Sakatu play eta entzun atala osorik!