Baipasa
Eloy Orzaiz klabe jotzailea
Boulogneko kontserbatorioan errenazimendu eta barroko musika estiloetako departamentuko zuzendari berria
Maialen Otermin | EITB Media
Zeregin eta ardura berria izango du Eloy Orzaiz iruindarra datorren astetik aurrera: errenazimendu eta barroko musika estiloetako departamentuko zuzendari berria eta irakasle izango da Parisen. Piano, fortepiano eta klabe jotzailea da, eta bakoitza bereizten lagundu digu.
-
Eloy Orzaiz
19:21 min
Pianoa, fortapianoa eta klabea jotzen ditu Eloy Orzaiz iruindarrak. Musikenen ikasi eta gero, Europan zehar ibili da ikasten, eta klabea jotzen han eta hemen. Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin ere kolaborazioak egiten ditu tarteka. Iaz bere lehendabiziko diskoa kaleratu zuen, eta bigarrena 2023ko udaberrian argitaratuko duela aurreratu digu.
Pisua bilatzeko gorabeherez eta bere ibilbideaz aritu gara, eta instrumentu bakoitza bereizten lagundu digu. Eta nahi gabe, titulu berria ere jarri diogu...!