Itxi

Baipasa

Ylenia Benito

'Zenbat 'ea gelditzen garen' esaten ditugu urtean zehar? Hitz hori beteko ez duzuela jakinda esaten dituzue?'

Lierni Ibargutxi EITb Media

Harremanak zaintzeko astia hartzeaz eta gure denbora benetan merezi duten momentuetan inbertizearen garrantziaz hitz egin dugu gaur

  • Printze txikia

    Printze txikia

    17:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Berriki aspaldiko lagun batekin egin du topo Ylenia Benitok eta elkarri "Ea gelditzen garen" esan ziotela kontatu digu. Esaldi horrek, ordea, elkar berriro ikusteko promesa horrek zer pentsatua eman dio, jakin badakielako ez batak eta ez besteak ez dutela beteko. Eta horrelako zenbat esaten ditugu? Bada, esandako hitza bete eta benetan ikusi nahi ditugun lagunak ikusteko denbora hartu behar dugulakoan da gure kolaboratzailea. Eta horretarako, esan duenez, 'erritmoa edo norabidea aldatzean dago gakoa'. Sakatu play eta entzun osorik kontatu digun guztia!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia