Baipasa
Espekulatzen
Ane Abarrategi: 'Beste modu batera kudeatuko genituzke lanari lotutako gaitzak lan gutxiago egingo bagenu?'
Lau eguneko lanaldiaren inguruko esperimentuak egin dituzte han eta hemen eta oso emaitza onak eman dituzte
-
Lau eguneko lanaldia?
16:24 min
Erresuma Batuan lau hilabete iraun du esperimentuak: soldataren %100 jasoz, lanaldiaren denboraren %80 betez eta produktibitateari %100ean eusteko konpromisoari eutsiz. Horiexek izan dira esperimentuaren baldintzak. Enpresa partehartzaileen artean, %86k ordutegi berriari eutsiko dio, esperimentua amaituta. Eta produktibitatea aurreko ordutegia bezain ona edo hobea izan da, langileen %95ari dagokionez. Jendartea prest dago lanean ordu gutxiago pasatzeko? Esperimentuak askotarikoak dira eta baldintza desberdinetan eraman dira aurrera. Sakatu play eta entzun tartea osorik!