Baipasa
Gure haria
Zenbat lo?
Tere Beloki | EITb Media
Eta zenbat kantu? Liburuko zenbat orrialde? Neurtzeko beste modu batzuk "Baipasa"n
-
Zenbakiak beste magnitude batzuk neurtzeko
39:33 min
Esan beharrik ere ez dago ez garela jaiotzen sistema metrikoa barneratuta edota erlojua irakurtzen dakigula baina badira umetan balio izaten diguten neurgailuak. Garapen hori marraztu digu LEIRE ARANAk. Arrasateko Arizmendi ikastolako fisika irakaslea da bera eta haur txikiagoentzat Ikastolen Elkartean matematika edukiak lantzen dituen taldeko kidea.
Aurrez aritu gara XABIER ANDUEZA kamioi gidariarekin. Besteak beste esan digu kilometro kontagailuaz gain, entzuten dituen kantu kopurua izaten duela egiten ari den bidearen neurgailu. AITOR AGIRRE lankideak, zigarro bat erretzen zuen bitartean kontatu digu denboran etenak egiteko balio diola zigarro bakoitzak. Beste lankide batek, IBON DIEZek aitortu digu liburu bat hartzen duenean badakiela zenbat denbora beharko duen irakurtzeko. Lanerako hartzen duen autobus bidaian eta geltokitik lanerakoan oinez irakurtzen duela ere aitortu digu. JOSU ARRILLAGA, Eutxourrei catering zerbitzukoa, otordu jendetsuak prestatzeko behar izan duten jeneroaren eta tresneriaren neurri erraldoiez aritu zaigu. Eta amaitzeko, Bizitzaren Neurria erakusketa aurkeztu digu ITZIAR MARTIJAk, Bilboko Artelan Berreginen Museoko teknikariak.
40 minutu badituzu, denak entzuteko aukera izango duzu.