Baipasa
Gure haria
Nahasketa ezinezkoak
Lierni Ibargutxi | EITB Media
Musika tradizionala eta elektronikoa, zergatik ez! Txokolatea eta txorizoa, zer iruditzen? Asmoz Fundazioko Unai Manterola, Arzak jatetxeko Igor Zalakain eta Jon Mattin Matxain kimikariarekin solasaldia.
-
Nahasketak
30:16 min
Puristak gara? Ala nahiago ditugu nahasketak? Baipasan hitz egin genuen aurreko denboraldian purismoari buruz. Gaur, berriz, nahasketek piztu dute gure arreta. Ustez ezinezkoak diren nahasketak. Eta 'ustez' diogu, izan ere, ez dakigu nahasketa ezinezkorik ba ote den ere… Musikan, adibidez, zenbat estilo, zenbat genero nahasten diren!
Folklore Mix ekimenak nahasketa eta heziketa ditu helburu: euskal musika tradizionaleko soinu laginak erabilita, doinu elektronikoetako piezak sortzea. Asmoz Fundazioak eta Musika Bulegoak elkarrekin abian jarri duten egitasmoa da eta Unai Materola Asmoz Fundazioko koordinatzaile nagusiak azaldu digu zertan datzan. Arzak jatetxeko laborategiko sukaldari Igor Zalakainek sukaldean zenbat nahasketa gozagarri sor daitekeen kontatu digu. Jon Mattin Matxain kimikariak, berriz, zientziak nahasketei buruz esaten duenaz jardun du. Sakatu play eta entzun kontatu diguten guztia!