Itxi

Baipasa

GURE HARIA

"Baipasa"ko pasarela osatzen

Iritsi da Euskadi Irratiko Baipasako pasarela osatzeko ordua. Jantzitegia osatu dugu Ural markako Jon Alkainekin eta Soia Bridaleko Goiuri Unanuerekin. Osagarriak Soraia Chavesen Eskune bitxiekin lotu ditugu, eta azken ukituak eman dizkigu June Iturralde makillajeak.

  • Baipasako pasarela osatu dugu

    Baipasako pasarela osatu dugu

    42:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ural markaren sortzailea da Jon Alkain oriotarra, eta diseinatzailearekin bere hastapenei buruz hitz egin dugu. Goiuri Unanue diseinatzaileak, ordea, bere Soia Bridal markari buruz hitz egin dugu. Moda ikasketak egiten ari den Bilboko INEDI Design School-eko ikasle baten hezkuntza prozesua ezagutu dugu baita ere, Maria Callerekin hitz egin baitugu.

Jantziak prest, osagarriak gehitzea falta; Soraia Chavesek beirazko bitxiak egiten ditu bere Eskune markan, eta horrekin gure looka nola osatu dezakegun kontatu digu. Azkenik, makillaje egoki baterako gakoak eman dizkigu June Iturralde makilatzaileak, eta udazkeneko kolore-paleta ere osatu digu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia