Baipasa
HARIA
Tintaz blai!
Nerea Rodriguez | EiTb Media
Sukaldean, artean, dendetan eta modan aurki dezakegu tinta, baita "Baipasa"n ere.
-
Tintak
33:41 min
Tintaz inguratuta gaude, eta gaurko haria entzun ostean, jabetuko zara horretaz. Josune Urrutia ilustratzailearekin hitz egin dugu 'Odol tinta. Banpiroari omenaldia' izena duen erakusketari buruz gehiago jakiteko.
Tinta aipatuta, txibia tintarekin gogoratu gara segituan. Nork ez ditu gustuko txibiak bere tintan? Jone Lejardi, Nortindal enpresako kalitate departamenduko kidea, izan dugu gurean euren lanari buruzko azalpenak emanez.
Sukaldetik modara egin dugu salto, eta ohartu gara ez dela jauzi handiegia egin behar horretarako. Izan ere, jakin dugu Gador Irusta sortzaileak bere Izana handmade markan tinta naturalak erabiltzen dituela, eta horretarako tipula, aguakatea eta loreak erabiltzen ditu. Azkenik, Ainara Tamayo izan dugu gurean, Tamayo paper dendako kidea. Egunero orduak eta orduak ehundaka tinta motaren artean ematen ditu Tamayok.