Baipasa
HARIA
Ez zegoen, eta sortu nuen…
Nerea Rodriguez | EITB Media
Behar batetik, proiektu batera.
-
Ez zegoen, eta sortu nuen…
28:33 min
Gauza asko sortzeko garaian, behar batetik abiatuta hasten da sortze prozesua; egunerokoan zerbaiten falta sumatu duelako. "Baipasa"n, horrekin lotutako esperientziak dituzten eta izan dituzten gonbidatuak ekarri nahi izan ditugu. Olatz Oñederrak, '#nikbehardut' arropa markaren sortzaileak, genero bereizketarik gabe egindako arropari buruz hitz egin digu. Itxaso Seguesek, aldiz, liburu bat irakurri eta josteko grina piztu zitzaion. Ingeniaria izatez, Natural Killer sortu du: kirola egiteko arropa marka. Julene Illarmendik, berriz, bizipen bat partekatzeko beharrak bultzatuta jarri zuen martxan Izan Inurri proiektua: minbizia duten eta inguruko pertsonei laguntzeko plataforma.