Baipasa
A ze koadroa!
Arte garaikideari urteko errepasoa
Lierni Ibargutxi | EITb Media
2022ko gertakari esanguratsuak nabarmendu ditu Maite Luengo arte historialariak.
-
Bisitariak erakusketa batean
13:04 min
Besteak beste, Maite Luengo arte historialariak azpimarratu du "bukatzear dagoen urte honek arte munduan dagoen genero arrakala murrizten ari dela" eta urte hasieran Bilboko Guggenheim Museoan ikusgai egon zen Emakumeak abstrakziogile erakusketa ekarri du gogora. Bestalde, Gala Knörr artistaren lan baten harira izandako polemika ere aipatu du, eta artearen merkatuan marka guztiak hautsi dituen Andy Warholen koadro baten salmenta ere bai. Sakatu play eta entzun kontatu dizkigun guztiak!