Itxi

Baipasa

Whatever

"Gizonezko lanetan" aritzen diren 4 emakumez aritu da Maddalen Marzol

EITB Media

Helena Mikkelsen, Alexia Putellas, Juanita Migliore eta Hannah Gadsby ekarri dizkigu Maddalen marzolek "Whatever" tartera.

  • Alexia Putellas

    Alexia Putellas

    17:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maddalen Marzolek "gizonezko lanetan" aritzen diren 4 emakume ekarri ditu "Baipasa" saioko Whatever tartera:

1.- Helena Mikkelsen: Home Grown (Heimebane) telesail norvegiarreko protagonista da, bertan Lehen Mailako gizonezkoen futbol talde bat zuzentzeko kontratatzen duten entrenatzaile baten papera egiten du. Champions mailako emakume talde bat utzita joan da bigarren mailatik igo berria den taldea entrenatzera eta, hala ereb jokalariak, zaleak, zuzendaritza… denak izango ditu kontra kirol zuzendaria izan ezik, eta atal bakoitzean ikusten joango gara bere egunerokotasunean topatzen joango den traba guztiak.  Filmin-en dago ikusgai.

2.- Alexia Putellas: Urrezko bi baloi errenkan irabazi ondoren espero dezagun jendeari bere izena ezaguna behintzat egitea. Bartzelonako kapitaina izateaz gain, izar handi ere bilakatu da azken urteetan, erreferente, zelaian eta zelaitik kanpo: izugarria da azken denboraldietan sartzen ari det gol kopurua erdilaria izateko eta berea da Bartzelonako edozein talderen partida egunean kamiseta gehien saldu dituen jokalaria da (Messi berak baino gehiago). Prime Video-n berari buruzko serie dokumental bat egin du (3 atal), bi urrezko baloiak nola irabazten dituen eta tardean duen lesio larria aurrera nola eramaten duen kontatzen da bertan.

3.- Juanita Migliore: Burdingilea. Eskuz egindako altzariak saltzen ditu eta Instagramen topatu dezakegu. Jaiotzez argentinarra da baina Toledon dagoen burdin eskola batean irakasle da eta bertan bizi da. Coco Davez artistak egin zion elkarrizketa bikaina "Participantes para un delirio' podcastean.


4.- Hannah Gadsby: Umoregilea. Tasmanian jaioa 1978an, homosexualitatea delitua zen garaian, gizartearengatik baztertze hirukoitza jasan zuela kontatzen du: emakume, lesbiana eta autista izateagatik eta hainbat eraso eta gehiegikeria jasan zituen haurtzaro eta gaztaroan. Artearen Historian lizentziatu bazen ere, stand-up komedia (monologoak) egiten egin da famatu. Umore fina, bizkorra, ertz guztiak ukitzen dituena eta aldi berean kritikaz josia eta umoreari berari kritika egiten, beste maila batean dago Gadsby. "Nanette" eta "Douglas" ikuskizunak, Netflix-en.