Itxi

Baipasa

Iradokitzailea zait

Itziar Orbegozo: "Zergatik dugu euskaldunok sare sozialetan sortzaile izatearen estigma?"

Lierni Ibargutxi | EITb Media

Sare sozialetan gure bizitza partekatzea ez dago ondo ikusia, Itziar Orbegozoren aburuz.

  • Youtuben zerbait ikusteko prest

    Youtuben zerbait ikusteko prest

    20:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bere baratzean egiten dituenen berri emateko Youtuben kanala du Itziar Orbegozok. Denbora bat darama bideorik igo gabe, baina esan digunez, hainbat prestaketa lanetan aritu da azken aldian baratzean eta aurki izango du haren berri bere harpideek. Youtuben edukia sortzeaz gain, erabiltzailea ere bada Itziar eta baita plataformaren defendatzailea ere. Hala ere, iruditzen zaio euskaldunon artean nolabaiteko estigma dagoela youtuben edukiak partekatzeagatik. Are gehiago, eduki horiek norberaren egunerokoari edo bizimoduari buruzkoak direnean. Euskaldunok, ordea, gure bizitza kontatzeko beharra ere izango dugu, noski, gizakiak gizaki denetik egin duen bezala. Eta, horregatik, zergatik ez baliatu youtube edo bestelako sare sozialak? Euskaldunak izan ala beste edozein lekutakoak, gizakiok egunerokoak, bideoak sareetan, filmak edo dena delakoak sortzeko dugun beharraz ere hausnarketa eta galdera interesgarriak ekarri dizkigu aste honetan Itziarrek. Sakatu play eta entzun osorik kontatu digun guztia!