Baipasa
Lanbideak eta lantegiak
Arostegi tailerra Orion
Laugarren belaunaldia baxurako arrantza ontziak konpontzen
-
Orioko Arostegi tailerrekoen dike lehorra
12:50 min
Urte sasoi hau dute lan-kargarik handienekoa, baxurako arrantza ontziek eten biologikoa dutenekoa. Eta Orion dozena bat lagun izaten dituzte ARITZ AROSTEGIren zuzendaritzapean, urtean behin egin beharreko konponketak, berritze lanak eta pintaketak egiteko. Honenbestez lanbide asko menperatu behar izaten dituzte langileok: soldatzaileak izan behar dira, arotzak, margolariak, tuberoak … Denei buruz aritu zitzaigun arduraduna bisitan izan ginenean