Itxi

Baipasa

Iradokitzailea zait

Ylenia Benito: "Historia ezin da aldatu. Aldatu dezakeguna istorioa da, kontakizuna"

Fikzioan emakumezko pertsonaiek duten presentziari eta eraginari buruzko hausnarketa.

  • Oiartzungo Maddi

    Oiartzungo Maddi

    19:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Filmetan, literaturan, elkarri kontatzen dizkiogun fikzioetan emakumezko pertsonaiek zer egiten dute? Eta gizonezkoek? Zein paper eta rol dituzte batzuek eta besteek? Zertaz hitz egiten dute andrazkoek eta zertaz gizonezkoek? Zein itxurarekin aurkezten zaizkigu batzuk ala besteak? Galdera garrantzitsuak dira, fikzioan gure eguneroko bizitzarako ereduak aurkitzen ditugulako, Yleniak esan digunez, eta eredu horien arabera osatzen dugu, neurri handi batean, gure balioaren neurria eta baita gure ametsen mamia ere bai. Maria Josefa Sansberro, Oiartungo Maddi, historiako pertsonaia bat da -XX.mendeko 1930eko hamarkadan Erresistentziako agentea, emakume dibortziatua, enpresaria eta gehiago izan zena-, eta fikziozkoa ere bai, Edurne Portelaren lumak istorio bihurtu duelako heroi honen bizimodua, eta hain zuzen ere, Maddi bezalako heroien beharraz mintzatu zaigu gaur. Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!