Baipasa
GURE BANBALINAK
Go!azen laster batean
ALOÑA BERAZA PEÑA
Noiz pizten da argi gorria grabaketa batean? Dantzak lehenengoan ateratzen dira ongi? Nola ikasten dituzte gidoiak aktoreek? Galdera gutxi batzuk etorri zaizkigu burura Go!azeneko grabaketa batean izan garenean. Zalantza guzti-guztiak argitu ditugu.
-
Zer gertatzen da Go!azenen argi gorria itzalitakoan?
28:22 min
Etxeko pantailetara iritsi aurretik, uda honetan ari dira Go!azen telesaileko kapitulu berriak grabatzen. Donostialdean izan da lantaldea, eta horietako grabazio egun batera hurbildu gara banbalinen artean gertatzen denaren lekuko izateko. Noiz pizten da argi gorria? Grabaketa batek zenbat ordu irauten ditu? Aktoreek nola ikasten dituzte gidoiak? Euria egiten badu, badago B planik? Dantzak zenbat aldiz entseiatzen dira ongi atera arte? Zalantza hauek eta beste asko, Go!azeneko grabaketan argitu ditugunak.