Baipasa
SOUVENIRRA
Donostia Hirian gidari, Izar de la Hoz
ALOÑA BERAZA PEÑA
Orain arte egindako bidaien gainean aritzen gara Izar de la Hozekin, baina bere egungo lanbideaz galdetuta, gehiago jakin nahi izan dugu. Uda honetan Donostian ari da lanean, Donostia Hiria katamaranean, eta bere lantokira bisita egiteko aukera baliatu nahi izan dugu.
-
Donostia Hirian izan gara Izar de la Hozekin
19:24 min
Txikitatik ezagutzen duen hirian lan egitea nolakoa den galdetu diogu, baita Donostia Hiria katamaranean lan egiteak zer duen bereizgarri. Urte dezente eman ditu Izar de la Hozek Euskal Herritik kanpo batera eta bestera bidaian, lanean, eta baita aisian ere bai. Uda honetan, ordea, Donostia Hiria katamarana izango du lantoki eta hitzordua hortxe egitea proposatu diogu.