Baipasa
ELKARRIZKETA
“Irratia” ere ehundu dute Anartz Izagirrek eta Xabi Etxanizek
ALOÑA BERAZA PEÑA
Hitzak ehuntzen ekimena jarri dute martxan Anartz Izagirrek eta Xabi Etxanizek. 100 hitz ilustratzea, edota 100 ilustraziori letra jartzea da proiektuaren helburua.
-
Ezkerretik eskuinera: Anartz Izagirre eta Xabi Etxaniz, Hitzak ehuntzen ekimenaren sortzaileak
22:45 min
Atzera kontaketa martxan da, eta irratiari 86. Zenbakia egokitu zaio. Hitza ehuntzen ekimena Baipasan izan da, eta Euskadi Irratira egindako bisitaren ostean argitaratu dute Anartz Izagirrek eta Xabi Etxanizek irratia hitza bera, irratiaren gaineko ilustrazioa, eta baita hitz sorta ere bai. "Berben pirata, uhinen jagole. Denbora lapur zein instantean bypass. Beti pronto, belarriekin ikusteko, ehundutako hitzen sintonia", halaxe irudikatu dute gure irratia.