Baipasa
GURE BANBALINA
Miramonen makillajeko eta atrezzoko korridoreetan barrena
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITB Media
Gure banbalina artean ibili gara mikrofonoen eta kameren beste aldean zer dagoen jakiteko. Makillaje gelan izan gara, 21. Platoan ere bai Biba Zuek saioaren grabazio erdian, kontrol gelan sartzen utzi digute eta atrezzoko kideen ondoan aritu gara zizka-mizkak nola prestatzen diren ikusten.
-
Makillaje gela, Biba Zuekeko platoa, Atrezzoa eta kontrol-gela, denak bisitatu ditugu
23:40 min
Euskadi Irratiko estudio nagusitik jatsi eta beheko solairuan izan gara, makillajeko lankideei bisita eginez. Hantxe topatu dugu, besteak beste, Amaia Urrestilla ETBko makillatzailea lehorgailua eskuetan zuela. Pare bat minutu lapurtu dizkiogu zuzeneko saioen prestaketa lanetan zer egiten duen kontatzeko. Handik aurrera egin eta atrezzotik igaro gara, zurarekin lanean ikusi ditugu bertan, ondoren kontroleko gelara igo gara Biba Zuek saioko emankizuna nola gidatzen den ikusteko, eta azkenik 21. Platoan sartu-irtena egin dugu. Bertan atzera eta aurrera lanean topatu dugu Carlos Gebara, atrezzoko lankidea, eta Mikel Elizegiren izozkiak prestatu bezain pronto gurekin egin du ibilbidea banbalina artean.