Baipasa
Iradokitzailea zait
Itziar Orbegozo: 'Zein da Gabonetan gure gorputzean indarrez sartzen den sentimendu hori?'
Urte amaierako sentimendu nahasien festari bueltaka
-
Gabonetako argiak
18:38 min
Gabonetan tristura, nagia, egonezina sentitzen baduzu, ez zara bakarra. Jende askok sentitzen laino beltz hori abenduaren erdialdetik aurrera, bain konbentzio sozialek bestela sentitzera behartzen gaituzte. Itziar Orbegozok dioenez ingurunearekiko sentikortasun handia duten pertsonei gerta dakieke hori. Nortasunaren ezaugarri bat litzateke sentikortasun handia, eta testa egin dugu Itziarrekin, ea Sentikortasun Handiko Pertsona izateko ezaugarriak ba ote ditugun jakiteko. Dena den, sentikortasun handia baduzu eta Gabonetan dena gehiegizkoa iruditzen bazaizu, ingurunean estimulu gehiegi dagoela iruditzen bazaizu, sakatu play eta entzun bukaerara arte, Itziarrek gomendio bat duelako zuretzat!