Baipasa
Lekuz kanpo
Nerea Ibarzabal: "Zauri bat zabaldu dit ring-ak, barruan neukana, norbaiten kontra egitekoa"
Erik Aznal | EITb Media
Nerea Ibarzabalen Bar Gloria da iaz maileguan gehien hartu zen euskarazko liburua. Bertsotan bezala literaturaren ere bere lekua topatu du Nereak, ez edonola gaienera; baina guk lekuz kanpo jarri nahi izan dugu, ring batera igo gara, hori delako beretzat literatura ere, "kolpe bat mahai gainean".
-
Nerea Ibarzabal eta Sandra Perez ring batean
22:30 min
"Simply the Best", Tina Turnerren abestia aukeratuko luke Nerea Ibarzabalek ring batera borrokara igotzeko. Parekoa du abestia, bertsotan bezala literaturan ere trebezia aparta erakutsi duelako: Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazlearen Bar Gloria liburua da iaz maileguan gehien eskatu zen euskarazko liburua. Hori ere bada literatura eta bertsoa beretzat, "mahai gainean kolpea emateko modu bat".
Hain zuen ere, liburu horretan lekuz kanpo jarri ditu Ibarzabalek protagonistak, landa eremutik langile auzo batera eraman ditu, eta taberna horrek balio izan dio berari familia horren historia kontatzeko. Aitortu digu liburua hasterako, lekua, taberna hori, baino ez zeukala, eta hortik sortu dela eleberria. Ez dakigu Bar Gloria gaueko borrokaldi baterako leku aproposa den; berak baietz dio. Dena den, idazlea ez da borrokan egitekoa, besteekin oldartu baino bere burua gehiago zigortzen duela aitortu digu.
Horregatik, ring baten gainera igo dugu Ibarzabal. Sandra Perez Kuraia Fight Clubeko entrenatzaileak gidatuta ikasi du gantxo-ak, crochet-ak eta uppercut-ak egiten. Ring horren gainean Sandrarekin sparringa egiten aitortu digu zauri bat topatu diogula, barruan zeukana baina azaleratu ez zena, "norbaiten kontra egitea".