Baipasa
Ylenia Benito
"Nostalgiak gogorarazi behar diguna zera da: aukera guztiak, oroitzapen berri guztiak, hor daudela"
Oroitzapenak, nostalgia, amaierak diren hasierak eta hasierak diren amaierak eta kuadrillako greatest hits guztiak gaurko kokteleran nahastuta.
-
Ylenia Benito
14:05 min
Joan Didion idazlearen esaldi bat gogoratuz etorri zaigu Ylenia estudiora. Didionek zioenez 'erraza da hasierak ikustea eta oso zaila amaierak ikustea.' New York utzi eta Los Angelesera bizi izatera joan zenean idatzi zuen hori Didionek eta Yleniari iraganeko anekdota eta istorioen esanahiari buruz hausnartzeko bidea eman dio. Hain zuzen ere, lagun artean, kuadrillan, behin eta berriro elkarri kontatzen dizkiogun anekdotez jardun du. Beti handituz eta puztuz joaten diren anekdotez. Gertatu zen horretatik gero eta urrunago doazen istorio horiek erakusten digute iragana nostalgiaz begiratzen dugula eta nostalgia horrek iragana izan zena baino hobea irudikarazten digula. Baina Yleniak zalantza jarri du mahai gainean: hain ona al zen iragan hura? Gure gaztaroan bizi izandako lehen aldi horiek ez al ditugu elkarri kontatzen dizkiogun aldiro gero eta gehiago erromantizatzen, exajeratzen, puzten eta handitzen doazen heinean? Sakatu play eta entzun kontatu digun guztia!