Itxi
Itziartik mundura eta buelta

Euskadi Irratia

BESTE-40-URTEAN

Itziartik mundura eta buelta

Begoña eta Soledad kantari bikotearen ibilbidea gogoratuz hasiko dugu saioa, Begoña Lamy bikotekidearen eskutik. 1980.urtean Itziarko Mandiope dantzalekuan egin zuten euskal kantu txapelketan parte hartu eta irabazleen artean izan ziren. Bi emakume kantuan entzutea garai hartako komunikabideek fenomeno arrarotzat hartu zutela esan digu Begoñak. Itziarko txapelketaren antolaketan ibilitako Joseba Zulaikak gogoratu digu garai hartako testuingurua, eta txapelketa berean parte hartu zuten Zaramako Roberto Mosoren eta Bingen Zupiria kantariaren (gaur egun sailburu denaren) testigantzak bildu ditugu ondoren. Zulaika orain erretiratuta dago baina Estatu Batuetako Renoko unibertsitatean aritu da bizi osoan; gure artean historikoki izan den antiamerikanismoaz ihardun zaigu eta gai berari buruzko iritzia eskatu diegu herrialde hura ongi ezagutzen duten Mikel Erkiagari eta Amaia Uriberi ere.

imagen player
imagen player
imagen player