Blai
Biografia
Mirentxu Loyarte
Ana Iruretagoiena
Ezagutu beharko genukeen arren, askori ezezaguna zaigu Mirentxu Loyarte. Bera da lehen emakumezko euskal zinemagilea.
-
Argazkia: https://pixabay.com/en/film-movie-cinema-reel-retro-2233660/
11:52 min
Mirentxu Loyarte iruindarra da lehenengo emakumezko euskal zinemagilea. Trantsizio garaian burutu zuen lana, karga politikoz betea, eta iraultza eragin zuen zinemagintzan. Irrintzi deitutako laburmetraiak Espainiako Zinematografia Sari Nagusia jaso zuen 1978an. Ikuska deituriko dokumental antropologikoa ere egin zuen 1981ean. Sari nazionala jasoagatik ere, karga politikoaren ondorioz jazarri zuten, eta erbesteratu egin behar izan zen Loyarte. Haren lana lurperatu egin zuten, eta ez da argitara atera, 2017an Iratxe Fresneda EHUko irakasleak Euskal Filmotekan aurkitu eta Loyarteren inguruan ikertu duen arte. Loyarteren inguruko dokumentala egin du orain Fresnedak: Irrintziaren Oihartzunak.