Blai
Emakumeen biografiak
Egeria
Ana Iruretagoiena
Lehenengotariko emakume erromesa da IV. mendeko moja hauxe.
IV mendeko moja, Galizia inguruko komentu batekoa. Lehenengotariko emakume erromesa dela kontsideratzen da, eta bere bizipenak jaso zituen liburua, emakume batek idatzitako lehen bidaia-liburua. Lurralde santuetatik egin zuen ibilbidea, Ekialde Hurbileraino, bakarrik, eta hark jasotako lekukotzek tokian tokiko meza erritoak nolakoak ziren jakiteko balio dute. Hizkuntza aldetik ere, balio filologiko handia du liburuak, ohiko latinez idatzi baitzuen.