Itxi

Ekosfera

Martxoaren 23an

Eraikinen ziurtagiri energetikoaz, larunbatean, 'Ekosfera'n

Goiener kooperatiba, apirilean has liteke argindar berriztagarria merkaturatzen.

Uda honetatik aurrera, etxeen energia egoera egiaztatzen duen ziurtagiria jarriko da martxan. Edozein etxe saldu edo alokatu ahal izateko, derrigorrezkoa izango da haren diagnostiko energetikoa eskuratzea, hau da, zer nolako eraikuntza den isolamenduaren aldetik eta zer nolako instalazioak dauzkan ur bero eta berokuntzarako, nagusiki. Uda baino lehen, datorren apirilean hasi nahi du Goiener kooperatibak argindarra saltzen. Ohiko konpainiek ez bezala, argindar berriztagarria salduko du Goiener kooperatibak eta horren bermea emango du. Gerora, argindarra sortzen ere hasi nahiko luke elkarte gazte honek.