Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Baionako Alternatiba eta autoen abiadura izango ditugu hizpide

Miramon

Igandean Bizi-Mugi taldeko Xabier Harluxet izango dugu gurean. Gainera, Bilbon zirkulazioaren abiadura orduko 30 kilometrora mugatzea erabaki dutela kontatuko dizuegu.

12 mila lagun, 100 hizlari eta 200 musikari izan ziren besteak beste, urriaren 6an, Baiona txipian klima aldaketa galeraztea helburu izan zuen Alternatiba saioan; jendetza izugarria. Xabier Harluxet Bizi-Mugi taldeko ordezkariak saioen eta festaren balantzea egingo digu.

Bestalde, Ekologistak Martxan, Biziz-bizi eta beste zenbait taldek, hirietan zirkulazioaren abiadura orduko 30 kilometrora mugatzeko Europako Hiritar Ekimena bultzatu dutela aipatuko dizuegu. Bilbon proposamena dagoeneko onartu da.