Ekosfera
Ekosfera
Koltza olioa traktoretarako eta alternatiba feministak krisirako
Aser Garciak hitz egin dugu koltza olioaren gainean eta Yolanda Jubeto irakasleak alternatiba feministak zeintzuk diren esan digu.
Arkauteko nekazal eskolan, Neiker-ek ikerketa egin du erregaien alorrean: Koltza olioa traktoretan gasoleoari nahastuta erabili daitekeela aurkitu dute. Bertan sortutako erregaia da, beraz, Aser Garciak proposatu diguna. Bilboko jardunaldietan berriz, krisi honetatik irteteko alternatiba feministak aurkeztu dira. Neurri sozialak, laguntza zerbitzuak eta antzerakoak ugaritzea izan liteke horietako bat, hala azaldu digu Yolanda Jubeto irakasleak.