Itxi

Ekosfera

Ekosfera

Sindikatuak eta ingurumena, eta energia eraginkortasuna udaletan

LABeko ingurumen idazkariarekin hitz egingo dugu igande honetan, eta Astigarragako udalean ere egongo gara, 25.000 euro aurreratu dituzte energia modu eraginkorrean erabilita.

Sindikatuek ere badute gaur egun ingurumen arduardun edo idazkari bana. Ordezkari hauekin mintzatzeko asmoa dugu, eta lehenengoa LAB sindikatuko Ingurumen Idazkaria izango da, Urtzi Ostolozaga. Ingurumena eta lanaren beharrak nola uztartu eta ongi uztartu, hori da bere zeregina.

Bestetik, Astigarragako udalak aurrezpen handiak lortu ditu eraikinetan eta argiteria publikoan. Batzuetan, argiteriaren indarra doituta eta beste batzuetan kontratuak, trarifak eta potentziak berrikusita. Joan den urtean 25.000 euro aurreratu dira lau mila laguneko herrian.