Ekosfera
Ekosfera
Etxeko uraren bide luzea eta FIARE banka etikoa
Gure iturriko ura mendian hartu eta ekarri, tratatu eta erabili ondoren berriro tratatzen den arte, lan-katea luzea izaten da. Mikel Zubizarretak emango dizkigu azalpenak igande goizean.
Etxeko ura mendian hartu eta gure edalontzietara ailegatzen den arteko lan-kate luzearen gaineko azalpenak Gipuzkoa Urteako arduradun batek Mikel Zubizarretak emango dizkigu igande goizean, 08:30ean.
Bestetik, banka etikoa pausoak ematen ari da, eta horien artean da FIARE banka kooperatiboa. Irabazteko asmoz egin beharrean, zeregin soziala betetzeko asmoz sortu zuten Italian; dagoeneko 50 milatik gora bazkide ditu han. Banka demokratikoa da gainera, kide bakoitzak boto bat baitu, zenbat diru duen inporta gabe.