Itxi

Ekosfera

Ekosfera

EHUko Bolido elektrikoa eta Antton Karrera Ekosferan

Formula Student sailean, auto elektrikoen kategorian lehiatu berri da EHUko ekipo bat Montmelon. Bestetik, Antton Karrera  nekazal-ingeniariak ingurumenaz eta energiaz duen ikuspegia azalduko digu.

Igande honetan, Ekosferan 8:30etatik aurrera Formula Student sailean lehiatu den EHUko ekipoaz hitz egingo dugu; auto elektrikoen kategorian lehiatu berria da EHUko ekipo bat Montmeloko zirkuituan. Motorraren kontrolean, bateriaren energia-kudeaketan eta gidatze moduan egin behar izan dute lana hoberenen artean egoteko.

Bestalde, Antton Karrera nekazal-ingeniariak, nahiz eta politika-lanagatik ezagunagoa izan, ingurumenaz eta energiaz duen ikuspegia azalduko digu.